Ugasko, etorkinak gizarteratzea.

Deustuko Unibertsitateko Jesulagunen Komunitatearen ekimenez sortu zen, eta, gaur egun, Ugasko Elkarteak kudeatzen du. Irabazi-asmorik gabeko erakundea da, batez ere, bazterketa egoeran dauden etorkinak hartzeari emana, eta euren prestakuntza osoa, elkartasuna eta gizarteratzea sustatzen dituena.

Helburuak:

  1. Baliabide faltagatik, baztertuta dauden pertsonak egoiliar gisa hartzea.
  2. Elikagai, ostatu, oinarrizko beharrizan eta aisia estalduraren oinarrizko maila lortzea.
  3. Bertan dauden emakumeek eta gizonek bizitzarako plana egitea, proiektuan dauden bitartean.
  4. Egoiliarrei proiektu pertsonalen garapenerako bana-banako laguntza eskaintzea.
  5. Ardura eta elkartasuneko gizarte gaitasunak garatzea bertan bizi diren emakumeen eta gizonen artean.
  6. Bertan bizi diren emakume eta gizonen prestakuntza osoa sustatzea proiektuaren barruan.
  7. Bertan dauden pertsonak, proiektuan egiten duten egotaldia amaitzean, bizitzari era autonomoan eta arduratsuan aurre egiteko trebatzea.
  8. Harrerako gizartea ezagutzea, gizarte, kultura, ekonomia, hizkuntza aldetik.
  9. Gizarte aurreratu bateko genero eskubideen berdintasuneko praktika erreala lortzea.