Gure zerbitzuak.

Gaur egun, Elkarteak zazpi pisu ditu, Deustu auzoan kokatuta, eta 20-22 pertsonari harrera egiteko modua du. Bertan ostatua eta jana ematen zaie, beren gizarteratzea erraztuko duten zereginetarako askeago sentitu daitezen (prestakuntza jasotzeko, lanerako aukerak bilatzeko, etab.). Ugasko proiekturako sarbidea erakunde bideratzaileetatik eta pertsona erabiltzaileek zuzenean eskaera eginda izaten da.

Elkarteak honakoa eskaintzen du:

  • prestakuntza osoa eta pertsonalizatua, lan-merkatura sartzeko eta bizimodu autonomoa eta independentea izatea errazteko.. Horretarako, zuzenean edo beste baliabide batzuen bidez, gaztelaniako, kultura orokorreko, informatikako, lanbide heziketako ikastaroak antolatzen ditu. Baditu, halaber, baliabide informatikoak, ikasteko espazioak eta Deustuko Unibertsitateko liburutegira sartzeko modua.
  • laneko praktikak (igeltserotza, pintura, elektrizitatea, iturgintza, zurgintza, etab.), proiektuaren egitura materiala eta pertsona etorkinen prestakuntza teknikoa mantentzen laguntzeko.
  • pertsona egoiliarren erroldatzea, osasun laguntza publikoa jaso ahal izan dezaten.
  • lege aholkularitza, euren egoera administratiboa erregularizatzeko eta eskubideak babesteko.
  • kultura eta laneko ohituretara egitea, baita ohitura eta inguruko balio sistemara ere. Horretarako, eguneroko bizitzan etengabeko ikaskuntza egoten da, bizikidetzako funtsezko oinarrietara zabaltzen dena: gizalegea, puntualtasuna, ardura, diziplina, lanerako gogoa, elkartasuna, aurreztea eta etorkizuneko ikuspegia izatea, etab. Era berean, hitzaldiak eta solasaldiak antolatzen dira gizarte, politika eta kultura gai interesgarrien inguruan, eta ibilaldi eta bisitaldiak antolatzen dira historia eta kultura aldetik garrantzitsuak diren Euskal Herriko tokietara.
  • banakako laguntza bertan dauden pertsonei, babesa eta kontraste nahikoa izan dezaten euren helburu pertsonalak lortzeko.

Elkarteak egoiliarrei eskatzen die beharrezko ardurak hartzeko proiektua mantentzeko eta euren helburuak betetzeko: elkar errespetatzea, elkarrekin bizitzeko gaitasuna, instalazioak eta denentzako gelak zaintzea eta garbi mantentzea, eguneroko jatorduak prestatzea, etab.