Ongi etorri zure etxera. Ongi etorri Ugasko proiektura.

Ugasko proiektua 2005ean sortu zenetik, bazterkeria egoeran, egoera irregularrean, lanik ez duten eta non bizirik ez duten, eta ostaturik eta elikagai minimorik lortzeko modurik ez duten pertsona etorkinei zuzendutako zerbitzua da.

Aldi berean 20 pertsona artatzeko modua du, emakumeak, gizonak eta umeak, Egoiliar bakoitzak, gizartean txertatzeko plan bat jarraitzen du, helburu zehatz batzuekin honako arloetan: prestakuntzan, lanean, kulturan, osasunean eta lege arloan. Egotaldia ezin da 12 hilabetekoa baino luzeagoa izan, oso kasu berezietan izan ezik.

Gaur egun, etxebizitza batean dago kokatuta, Ugasko bidea, 10ean, “etxe gorria” izenez ezagutzen denean, eta 390 m2-ko azalera du zazpi pisutan banatuta. Horrez gain, badu 1050m2-ko ortua, urtean hilabete batzuetan produktu freskoak ematen dituena.

Ugasko proiektua, batez ere, Ugasko Elkarteko boluntarioen, Jesusen Lagundiaren eta Deustuko Unibertsitateko ikasleen lan desinteresatuari esker mantentzen da. Ekonomikoki, Elkartearen ekarpenetatik, herri administrazioen babesari, Bizkaiko Elikagaien bankuari, Víctor Tapia-Dolores Sáez Fundazioari eta BBKri esker mantentzen da, baita partikularren dirulaguntzei esker ere.

Ugasko Elkartea irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Halaxe aitortua dio Eusko Jaurlaritzak, eta izena emanda dauka Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailean, 1. ataleko AS/B/14161/2008 zk.-an. Gizarte Zerbitzuen foru erregistroaren erakundeen atalean izena emanda dago, erregistroko zenbaki honekin: 1.086. IFK zenbakia hauxe da: G95558722.